Gipuzkoa Enkounter

Organiza Tolosako Udala

2012ko Apirila 28-30

Sare lokala eta interneterako sarbidea

 

Euskaltel (logo)       

 

Gipuzkoa Encounter-aren sarea antolatzeko erronka dugu aurrean, bere seigarren edizioan. Beraz, 400 erabiltzaile toki eta partyan eskeintzen diren zerbitzu guztientzat beharrezkoak diren zerbitzari guztiak elkar-konektatuko ditugu.

 

Tolosaldea Goi Mailako Lanbide Heziketa Institutua

 

Tolosaldea Goi Mailako Lanbide Heziketa Institutuak Gipuzkoa Encounterreko antolakuntzan parte hartuko du, bertako lau ikaslek errendimendu handiko sareen funtzionamenduari buruz ikasi eta zentruan lortutako abilezia benetako ingurune batean erabili ahal izateko.

 

HP (logo)

"hp"-ren ProCurve Switch-ei esker, sare-konexioa 1.000 Mb/s-koa izango da eta switch-en artekoa 20 Gigabit/s-koa.

 

Sarea astebetean antolatu behar da eta hiru egunetan 100% ibili beharko da, ohiko LAN batentzat normal ez diren kargak pairatuz. Halako jomuga iristeko merkatuko partner onenak ditugu lankide.

Euskalteleko bezero ingenieritza saila

Euskaltel (logo)

Merkatuan diren elkarkonexio elementurik aurrerakoienak izango ditugu eskura. Euskaltelen bezero ingeniaritza sailak bere zerbitzu profesionalak utziko dizkigu Gipuzkoa Encounter-erako jarritako sarea beharbezala dabilela ziurtatzeko.

Datu Zerbitzariak

HP (logo)

Hain sare estuari lagunduko dioten zerbitzariek berebiziko kalitatea behar dute, eta hain zuzen ere HP enpresa da aurten ere esparru honetan babesten gaituena. HP-ek partyko sare zerbitzu denak, Intraneta, FTP-a, etab,eskeintzea erraztuko diguten zerbitzariak jarriko dizkigu.

Internetera Sarbidea

Euskaltel (logo)

Euskaltelek emango dio partyari interneterako sarbidea. Segunduko Gigabit bateko sarbidea izango dugu.