Gipuzkoa Encounter

Antolatzaileak Tolosako Udala

2012ko Apirila 28-30

Jarduerak 2012

2D grafikoak

 

Gehienezko bereizmena: 1280x1024

Gehienezko kolore kopurua: 24 bit.

Onartutako formatuak: PNG (gomendatua), GIF...

Ez da JPEG formatua onartzen 2D lehiaketan.

Lan bakarra onartuko da egile bakoitzeko.

Lana tankera honetako programetan egin ahal izango da: Photoshop, Paint Shop Pro, Painter, etab. eta baita pixelaketa lehiaketarako egoki den beste edozein programa ere.

Lan edo azken pantailarekin batera, egileak gutxienez irudiaren aurreko 10 pausu entregatu beharko ditu. Pausuek honela egon beharko dute zenbakituta: azken grafikoa GOGO.PNG bada, pausuen izenak GOGO01.PNG, GOGO02.PNG, ..., GOGO10.PNG eta GOGO11.PNG izango dira, 10 pausu izatearen kasuan. GOGO01.PNG zaharrena izango da, lanik gutxiena duena, eta GOGO11.PNG azken grafikoa (epaituko dena). Pausuak konprimituta entregatu daitezke (ZIP edo TGZ).

Pausuak erakutsi aurretik, lehenengo grafiko bukatua erakutsiko da, gero pausuak hasieratik hasi eta grafiko bukatuan amaitu arte.

Inolako kasuan ez dira onartuko scan edo digitalizazio batetik abiatuak izan diren irudiak, edo hala izan dela susmatzen direnak. Irudi "berpixelatuak" nahiz fotomuntaiak ere ez dira onartuko.

Ez da 3Dko programetan (Lightwave, 3d Studio, 3d Studio Max, Imagine, etab.en modukoak) egindako elementuen erabilpena onartuko.

 

Sariak

1. Saria

300€

2. Saria

150€

3. Saria

75€