Modding-a, ekipoen, periferikoen, eta zergatik ez euskarritzat dituzten elementuen eraldaketa eta pertsonalizazioa izateaz gain, sorgarritasuna eta abildadea eskatzen dituen ekintza ere bada. Guzti hau gozatu eta elkarbanatu ahal izateko sortu dugu honako saila, modder berriei ere ateak irekitzeko.
Future gunean “Future Works”-ek antolatutako zenbait ekintza egingo dira, hala nola tailer praktikoak, erakusketak, zozketak eta nazio mailako modding lehiaketa “Future Modding Tournament” aurten ondorengo kategoriak izango dituena:
Kategoriak
- Casemod (kaxa eraldatua).
- Casecon (kaxa eraikitzea).
- Overclocking amateur-a.
- Puntako Overclocking-a.
Ordutegia
Larunbata, apirilak 28, 12:00-13:00
Hizlaria
Nerea Munitxa (Ciberfriky)
Ordutegia
Larunbata, apirilak 28, 16:00-18:00
Hizlaria
Nerea Munitxa (Ciberfriky)
Hastapenak
OPEN Hardwarearen munduan sartzeko, Arduinori buruzko hastapeneko sarrera bat emango dugu. Txartelak zer duen azalduko dugu, eta Arduinoren programan dauden zenbait adibide erakutsiko ditugu, programazioaren munduan sartzeko.
Horrez gain, sei motorreko robot-beso bat nola mugitzen den ikusiko duzue, robotronikako shield batera egokituta.
Lantegia
- Lantegia taldeka egingo dugu.
- Talde bakoitzean hiru lagun egongo dira, gutxienez.
- Gehienez, lau talde egongo dira.
- Talde bakoitzak Arduino plaka bat izango du, eta argi-efektuak egiten ikasi eta aplikazio gehiago ezagutuko dituzte.
- Talde bakoitzak ordenagailu eramangarri bat eraman dezala aholkatzen dizuegu, arazorik gabe nabigatzeko.
- Talde baten izena emateko, bidali mezu elektroniko bat xiber@euskalencounter.org helbidera, eta jarri taldearen datuak, parte-hartzaileak eta partyan izango duzuen kokapena.
Ordutegia
Larunbata, apirilak 28, 18:00-21:00
Hizlaria
Vicente Centeno (Chentinox)
Ordutegia
Larunbata, apirilak 28, 21:00-23:00
Hizlaria
Vicente Centeno (Chentinox)
Casecon
1- Toxicgr
2- ChentinoX
Casemod
1- Ciberfriky
Overclocking amateur
1- scullyxx
2- Toxicgrx
3- darklight
Overclocking extremo
1- lancia_delta
2- ChentinoX