Gipuzkoa Enkounter

Organiza Tolosako Udala

2012ko Apirila 28-30

Jarduerak 2012

Software librea

Gipuzkoa Encounter-ek ezin du, ezta nahi ere, etengabe goraka doan mugimenduari bizkarra eman. Horrexegatik, aurtengoan ere Software librea inguruan izango dugu.

EMAITZAK IKUSI

Hack It

Erakutsi zure adimena! Hack It txapelketan, parte-hartzaileek hainbat gairi buruzko erronkak eta probak gainditu beharko dituzte: hackinga, atzeranzko ingeniaritza, kriptografia, logika, puzzleak...

Gipuzkoa Encounterrean maila batzuk proposatuko dizkizuegu, Euskal Encounterreko Hack It eta Solve It konbinatuko dituena, maila bat pasatzeko aukerarekin.


Sariak
1. Saria: 600€ (gutxienez 8 maila)
2. Saria: 300€ (gutxienez 5 maila)
3. Saria: 150€ (gutxienez 3 maila)

Sariak, taldeak ordenatuz ebatzi dituzten maila kopuruaren arabera emango dira, eta berdinketa bada, azkenengo mailaren ebazpenaren eguna eta ordua kontutan izango da. Saria eramateko zehaztutako gutxieneko maila ez bada betetzen, sariaren balioa murriztu egingo da, beharrezko diren mailak bai lortu dituen sariarena. Adibidez, hiru talde onenak, 7, 5 eta 4 maila ebatzi badituzte hurrenez hurren, sariak 300€, 300€ eta 150€-koak izango dira.


Android garapena: atarikoa

Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Txus Ballesteros

http://desandroid.com -en sortzailea eta erredaktorea

Txostenaren deskribapena:

Azken urteotan gehiena hazi den mugikorrerako sistema eragilearentzat aplikazioen garapena sustatu nahi du DesAndrOId-ek. Horregatik, saio honetan, zure lehen aplikazio natiboak egiten irakatsiko dizugu, eta garapen horiek egiteko Googlek eskaintzen dizkigun tresnak eta baliabideak aurkeztuko dizkizugu.


Ordutegia
Igandea, apirilak 29, 12:00



ADA Framework – Liburutegi ezin interesgarriagoa Android-erako

Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Txus Ballesteros
Android-en garatzailea

Txostenaren deskribapena:

Garatzaile guztiok nahi izaten dugu gure aplikazioek milaka kode-lerro izatea, batez ere geuk idatzi baditugu, “egoa” goratu egiten baitigu horrek.

Saio honetan erakutsi nahi dizueguna hau da: nola kudeatu hobeto garapen-denbora, eta nola erabili sobratzen zaigun denbora eta energia hori zuen aplikazioak hobetzeko. Horretarako, zuen Android aplikazioetako iturri-kodea murrizteko lagungarri izango zaizuen liburutegi bat (ADA Framework) aurkeztuko dizuegu.


Ordutegia
Igandea, apirilak 29, 16:00

EMAITZAK

Hack It

1- Timosoft

2- diariolinux

3- Trololololo