Aurten 400 leku izango ditugu ordenadoreak jartzeko.
Sarrerak, ordenagailu jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Hala ere, ordenagailua ekartzea ez da derrigorrezkoa, beraz kasu horretan ez da lekurik aukeratu behar.
Prezioa: 20€
Izen ematea Otsailaren 1etik aurrera egin ahal izango da. Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea.
Dena prest egon dadin egun batzuk emango dira erreserbak ireki aurretik. Otsailak 15ean, asteazkena, arratsaldeko 17.00etan irekiko dira.
Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan olatz@gipuzkoaencounter.org-ekin.
- Erabiltzaile berri bat sortu. Gipuzkoa Encounter-eko edo, 11. ediziotik aurrera, Euskal Encounter-eko erabiltzailea dutenek ez dute sisteman berriro ere alta eman behar.
- Sisteman sartu eta “izena-eman”, “Erreserba” atalean dauden datuak betez.
“Erreserba egoera”-n, erreserba ze mailetan aurkitzen den azaltzen da. Erreserba sistema hasia bada, hurrengo bi moduak dituzu aukeran zure erreserba egiteko.
Aurreko moduetatik edozein erabilita, partyan esertzeko lekua zure ordainketa antolakuntzan jaso eta zuri konfirmatu ondoren bakarrik aukeratu ahal izango duzu.
Begiratu lekuen egoera betetze mapan.
Lehenik erreserba burutu behar da partyan tokia dagoela ziurtatu ahal izateko, baina leku zehatza ordainketa egiaztatutakoan aukeratuko da.
Kontutan eduki behar duzu errenkada batean aukeratutako lekuak jarraiak izan behar direla. Bestalde, ezin da leku libre bakarra utzi eskubi ala ezker aldean.
Sarrera bat baduzue baina azkenean partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen batenbati eskaintzeko.
Itzulketak, baja baieztatua izan den dataren arabera egingo dira:
Itzulketei dagokien edozein gaietarako idatz ezazue olatz@gipuzkoaencounter.org helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCION" hitza adieraziz.