Gipuzkoa Enkounter

Organiza Tolosako Udala

2012ko Apirila 28-30

Jarduerak 2012

Antzekotasunak

 

Zure lagun eta pertsonaia ospetsuen artean antzekotasunak aurkitzeko gaitasun berezia al duzu? Hala bada, hau da zure lehiaketa.

Nola parte hartu:

- Bilatu ezazu Gipuzkoa Encounterreko partehartzaileen artean pertsonaia ospetsu baten antza duen bat, eta egin argazkia (lehenik baimena eskatu).

- Pertsonaia ospetsu horren argazkia bilatu.

- Fitxategi berri bat sortu, argazki bat bestearen ondoan jarriz. Ez dakizu nola egin? Deskargatu gure eredua

- Eraman ezazu argazkia kontrolgunera igandean, 21:00ak eta 22:00ak bitartean.

Parte-hartze arauak:

Gif, png edo jpg formatoetan entregatu beharko dira. Fotomuntaketak, digitalizazio bidez lortutako irudiak edo 3D elementuak ez dira onartuak izango.

Argazkiak originalak eta argitaragabekoak izan beharko dira eta pertsonaiarekin duen antza baloratuko dugu bereziki.

Antolatzaileok, material arrazista, gustu txarrekoa, edo beste partehartzaileen sentikortasunari min eman diezaiokeen beste edozer gairi buruzko irudiak deskalifikatzeko eskubidea gordeko dugu.