Gipuzkoa Enkounter

Organiza Tolosako Udala

2012ko Apirila 28-30

Jarduerak 2012

Bikoizketa lehiaketa

 

Zure ustez iragarki eta filmek asko irabazten badute bikoizketa komikoa eransten zaienean, hauxe da zuretzako lehiaketa. Florentino Fernández ospetsu egin zuen lanarekin jarraitzeko gai ote zara? Hala uste baduzu, jarraitu irakurtzen!

 

Zenbait bideo proposatuko dizkizuegu ( filmak, iragarkiak, bideoklipak) audioa kenduta izango dutenak. Zeuk bakarrik edo zure lagunek lagunduta, protagonistei ahotsa jarri beharko diezu, eta egon daitezkeen efektu bereziak erantsi beharko dituzu edota abestiei letra aldatu. Ez gaizki ulertu, ez dugu Spielberg berririk nahi; barre pixka bat egin nahi dugu, besterik gabe. Jeitsi orijinalak gure FTPtik eta ieramaizu zure bertsioa kontrolera igandean 20:00ak eta 21:00ak bitartean.

 

Zure bideoa egiteko mikrofono bat eta irudimen pixka bat baino ez dituzu behar. Iragarkiei audioa nola gehitu ez badakizu, kontsultatu hemen: Windows-erako eskuliburua (linuxzaleok horrelako gauzak egiten badakizuelakoan gaude :)). Ez dago parte hartzeko mugarik, nahi adina bideo bidal ditzakezu.

 

Bideoak pantailetan proiektatuko dira. Antolatzaileek gustu onaren aurka (bereziki, gure gustuaren aurka) doazen bideoak ez proiektatzeko eskubidea erreserbatzen dute.