Gipuzkoa Enkounter

Organiza Tolosako Udala

2012ko Apirila 28-30

Jarduerak 2012

Fastmugikormetraia

 

Ba al duzu laburmetraien zuzendari gisa trebeziarik? Eta ordulariaren kontra bada? Ez bitan pentsatu eta har ezazu parte!

Parte hartzeko ondokoa egin beharko duzu, larunbat goizean guk emandako gai baten inguruan, zure kamera digital edo telefono mugikorrarekin laburmetrai bat grabatu beharko duzu (gehienez 3 minutu). Larunbateko 21:00ak arte izango duzue epea zuen laburmetraiak aurkezteko, eta originalak eta beste inon ikusi gabekoak izan beharko dira.  Bereziki originaltasuna eta gidoia baloratuko ditugu, eta baita kalitate teknikoa ere. Gogoan izan fotomuntaiak, 3D elementuak eta digitalizazioak sorburu dituzten marrazkiak ez direla onartuak izango.

 

Aurkeztutako lanarekin batera “info.txt” izeneko artxibategi bat entregatu beharko da, zeinek ondorengo datuak izango dituen:

 

<FASTMUGIKORMETRAIAREN IZENBURUA>

Ezizena  eta postua:

E-mail:

Lana burututako data eta ordua:

Laburmetraia grabatzeko erabilitako gailua: