2012ko Apirila 28-30
Jarduerak 2012
Ukitu fotografikoa
Adieraz itzazu zure trebetasun artistikoak eta zure irudimena lehiaketa honetan. Deskarga ezazu irudia hemen eta eraman ezazu kontrolgunera igandean 20:00ak eta 21:00ak bitartean. Arauak:
- Irudia edozein diseinu programarekin ukitu dezakezu (Photoshop, Illustrator, Freehand, Corel Paint Shop Pro, etc.)
- Ukitua egiteko edozein gai erabil dezakezu.
- Emandako irudiaren bereizmena, neurriak eta sakonera ezin dira aldatu.
- Irudiaren objektuak ezin dira ezabatu, baina desagertu daitezke, ezkutuan, elementu berrien azpian. Beraiekin ere ‘jolastu’ daiteke (lekuz aldatu, puskatu, etab).
- Bukaerako irudiaz gain, gutxienez tarteko 5 pausu eman beharko dizkiguzu.
Antolatzaileok, eduki iraingarriak izan ditzaketen irudiak ez proiektatzeko eskubidea gordeko dugu.