Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala

2012ko Apirila 28-30

Jarduerak 2012

League of Legends

 

Deskribapena: bi taldek elkarren aurka borrokatu behar dute jokalariek deitutako irabazleen bidez; irabazle horiek deitzailearen irudia izango dute. Deitzailea jokoko elementu iraunkorra izango da, eta hortik aterako dira jokalari bakoitzaren estatistika eta puntuazioak.

Lehiaketa-mota: 3vs3


Zerrendako gehienezkoa: LANen zerrendan 3vs3 motako norgehiagoketarako baimendutako gehienezkoa.
(Oharra: errekrutamendu-prozesua hasi baino lehen adierazi behar dute jokalariek zein izango diren hasierako jokalariak). 

Partidaren iraupena: irabazlea nor den erabakitzeko behar dena. 

Partidaren irabazlea: lehiakidearen lotura erabat suntsitzen duen taldea edo lehiakidea amore ematera behartzen duen lehena. 

Segidaren iraupena: BO1. 

Murrizketak: une honetan, ez dago objektuen edo irabazleen murrizketarik.
Arbitro nagusiak nahi adina murrizketa egin ahal izango ditu lehiaketan zehar. 

Banaketa: taldeak banatzeko, haietako bakoitzak ordura arte League of Legends-en lehiaketetan izandako jarduera hartuko da kontuan.
Jarduera-historiarik ez duten taldeak ausaz banatuko dira, historia duten taldeak banatu ondoren. 

Arau aurreratuak eta alternatibak: 
Txanpon bat airera botatzea banaketa egiteko:
lehiaketan serie-buru bidezko banaketa ezin bada aplikatu, txanpon bat jaurtikita nahiz bestela zotz eginda erabakiko da lehen partidarako lehen aukeraketa. Metodo hori gomendatuko da LAN sareko ekitaldietarako. 

Partidaren konfigurazioa
Modua: praktikaren bidezko errekrutamendua (edo ausazko aukeraketa, eskuzko izen-ematea bada) 

Irabazlea hautatzea: errekrutamendu moduaren bidez egingo da.
Jokalariek bakarrik hautatu ahal izango dituzte aldez aurretik desblokeatutako irabazleak edota irabazleen errotazioaren ondorioz une horretan eskura dituztenak. Ezin da erabili ausazko hautaketa. 

Mapa: baso bihurritua, 3vs3. 

Deskonexioak
Jokoa blokeatzea edo nahi gabeko deskonexioak: jokalari batek konexioa galtzea arrazoi hauetako batengatik: jokoaren bezeroa, sistema, sarea, PCa edo/eta arazo elektrikoak. 

Bertan behera uztea edo nahitako deskonexioa: jokalariaren beraren ekintzen ondoriozko edozein konexio-galera.
Arbitroak egoera aztertuko du, eta berak erabakiko du deskonexioa eragin duen jokalariak partida automatikoki galtzen duen edo partidak aurrera jarraitzen duen; bigarren kasuan, deskonektatu den jokalariaren taldeak desabantaila izango luke. 

Zerbitzaria blokeatzea: zerbitzariaren arazoak direla eta, jokalari batek edo gehiagok konexioa galtzea modu iraunkorrean. 

(1) Norgehiagoka berriz hasi behar da: jokoa blokeatzen bada norgehiagokaren lehenengo hiru minutuetan eta lehenengo odola egin aurretik EDO jokalari baten bezeroa blokeatzen bada edo irabazle bat hautatu ondoren ez badu lortzen kargatzerik.
Beste edozein kasutan, blokeoa lehen odola egin eta gero edota lehen hiru minutuak gaindituta gertatzen baldin bada, normal jarraituko du jokoak. Blokeatuta geratu den jokalaria ahal bezain laster konektatu ahalko da berriro partidara. 

(2) Jokalari batek nahita uzten badu partida, normal jarraituko du borrokak. 

(3) Zerbitzaria blokeatzen bada, arbitro nagusiak erabakiko du (a) norgehiagoka berriz hastea ala (b) talde bat izendatzea norgehiagokaren irabazle.
Talde bat garaitua izateko zorian badago bakarrik eman ahalko dio arbitroak garaipena beste talde bati. 

Internetetik kanpoko ekitaldietako deskonexioetarako araudi alternatiboa: 
Arbitroa atzeratzea: Internetetik kanpoko lehiaketa batean (LAN sarean, adibidez) jokalari bat deskonektatzen bada, arbitroak bi aukera hauetako bat agindu ahalko die bi taldeei: (A) hasierako puntura itzultzea ala (B) eremu neutro batean itxarotea harik eta jokalari deskonektatua(k) partidara itzuli arte.
Taldeek eremu neutro batean egoteko baimena badute, mendekoak eta zomorroak suntsitu ahal izango dituzte (herensugea izan ezik). Arbitroak esan beharko du noiz jokatu ahal izango den normal berriro, baina, erreferentzia gisa, partida batek ez luke iraun behar hiru minutu baino gehiago. 

Joko zikina
Ekintza hauek joko zikintzat joko dira: 
(1) Trikimailuen edozein programa edo/eta mapak pirateatzeko programak erabiltzea. 
(2) Nahitako deskonexioa. 
(3) Konfigurazio estandar eta baimendua gainditzen duen edozein konfigurazio. 
(4) Lehiakideei irabazten uztea, modu nabarmenean. 
(5) Kiroltasun eskaseko jokabidea edo, oro har, kaltegarria (adibidez, oihu egitea), desegokia edo/eta profesionaltasun eskaseko jokabidea beste jokalari batekiko (baita partidan zehar ere).  
Arbitroek bidegabetzat jotako joko-akats bat erabiltzea. 
(6) Ikusten bada jokalariren bat joko zikintzat jotako ekintzaren bat egiten ari dela, arbitroek erabakiko dute zer egin: jokalaria ohartarazi; jokalariak galdu egin duela erabaki, lehiaketa bertan behera utzi duelako; muturreko kasuetan, jokalaria lehiaketatik kanporatu. 
(7) Jardunaldian, arbitroek beste ekintza batzuk ere zehaztu ditzakete joko zikina zigortzeko. 
(8) Borrokaldiko edozein “berriketa alfer”.

“Berriketa alfertzat” jotzen da hauen artekoa ez dagoen edozein:

(a) agur-mezuak jokalarien artean.

(b) porrotaren edozein seinale (adibidez: gg, GG edo arbitroak irabazlea nor den erabakitzeko erabil dezakeen beste edozein mezu).

(c) kiroltasun eskaseko jokabidearen klausula hausten ez duten berriketak jokalarien artean.

(d) arbitroak jokoko partetzat jotzen duen edozein mezu.


Internetetik kanpoko lehiaketa batean, arbitroek irizten badiote kanpoko baldintzek bidezkoa ez den abantaila eskaini diotela jokalari bati, jokalari horrek ohartarazpena jaso ahal izango du edo kanporaketa automatikoki galdu ahal izango du, arbitroak hala irizten badio. 

Azken xedapenak: 
Goian aipatutako arauak kasu hauetan zuzendu ahal izango dira: 
(1) lehiaketako arbitroek erabakitzen badute, haiek hala iritzita, joko ofizial bakoitzaren azken partxea edo bertsioa erabiltzea;
(2) lehiaketako arbitroek erabakitzen badute, haiek hala iritzita, konfigurazioa eta joko-aukerak aldatzea jokoaren bertsiorik eguneratuena erabiltzeko;
(3) lehiaketako arbitroek erabakitzen badute, haiek hala iritzita, trikimailuen aurkako programa berri bat erabiltzea edo/eta trikimailuen aurkako beste babes-funtzio batzuk;
(4) lehiaketako arbitroek erabakitzen badute, haiek hala iritzita, jokoaren konfigurazioa aldatzea edo/eta beste eragiketa batzuk egitea, Interneteko eta Internetetik kanpoko lehiaketen arteko desberdintasunengatik.

Oharrak
Araudi honen osagarria da araudi orokorra.
Edozein kasutan, antolatzailearen erabakia arauen gainetik egongo da.