Deskribapena:
Ongi etorri Street Fighter X Tekken-era. Street Fighter eta Tekken Ryu serieetako Chun-Li, Kazuya Mishima eta Nina Williams borrokalari handiak dira binakako borroka liluragarri eta gogoangarri honetako gerlarien zerrenda bikaineko buru.
Araudia:
Kanporaketak BO3 formatuan egingo dira, eta finala, BO5 formatuan.
Borrokaldi bakoitzak 99 segundoko 3 txanda izango ditu.
Parte-hartzaileek dagokien tokian egon beharko dute borroka hasten denean; bestela, borroka galdu dutela joko da.
Finalaurrekoetan eta finalean, pertsonaiak itsu-itsuan aukeratu ahal izango dira, jokalariek hala nahi badute. Finalaurrekoan eta finalean, jokalari bakoitzak antolatzaileari jakinaraziko dio aukeratutako pertsonaia, aurkariak ezer jakin gabe; gero, aukeratu egingo dituzte, counterpicking deritzona saihesteko.
Erabiltzaileek beren kontrolak ekar ditzakete lehiaketan parte hartzeko, baina ezin izango dituzte ekarri haririk gabekoak edota makro edo turbodunak.
Jokalari bakoitzak bere kontrolak doitu beharko ditu borrokan hasi aurretik, eta borrokaldian ezin izango ditu doitu. Parte-hartzaileen ardura da borrokan hasi aurretik kontrolak prest izatea.
Mapa ausaz aukeratuko da. Jokalariren batek mapa jakin bat hautatu badu, jokoa ausazko mapa batekin berrabiatuko da. Behin eta berriz gertatzen bada, kanporatu egingo da egoera hori eragiten ari den jokalaria.
Debekatuta dago borrokaldi bat aurrez justifikatu gabe etetea. Hori gertatzen bada, jokalariak txanda galduko du zigor gisa.
Ezin da gemarik erabili.
Oharrak:
Antolatzaileek ez dute bere gain hartzen parte-hartzaileek ekarritako materialaren ardura.
Araudi honen osagarria da araudi orokorra.
Edozein kasutan, antolatzailearen erabakia arauen gainetik egongo da.