Deskribapena:
Joko honen helburua da kuboak jartzea eta hiru dimentsioko mundu batean irudika daitekeen edozein objektu eraikitzea retro itxurako kubo horiekin.
Araudia:
Nola jokatu: sorkuntzari lotua.
Jokoaren helburua da antolatzaileek emandako eredu batekin zerikusia duen irudi/egitura bat eraikitzea 4 ordutan.
Parte-hartzaileak banaka lehiatuko dira.
Maparen edozein puntutan eraiki ahal izango da; gutxienez 40 kuboko distantzia utzi behar da norberaren eta lehiakideen eraikuntzen artean.
Ezin dira aldatu gainerako lehiakideen eraikuntzak.
Denbora amaitzen denean, epaimahaiak eraikuntza guztiak ebaluatu eta irabazleak aukeratuko ditu. Orijinaltasuna eta konplexutasuna izango dira kontuan.
Hegan egin daiteke.
Oharrak:
Araudi honen osagarria da araudi orokorra.
Edozein kasutan, antolatzailearen erabakia arauen gainetik egongo da.