2012ko Apirila 28-30
Jarduerak 2012
Trackmania
- Plataforma: PC
- Bertsioa: Eskura dagoen azkena.
- Lekuak: 32
- Formatoa:
8 jokalari kanporatzeetan eta 4 txandakakoetan.
- Kanporatzea: Kanporatzea eta bracket bikoitzak Formatua aldatu ahal izango da, izena ematen duten parte-hartzaileen kopuruaren arabera.
- Deskribapena:
Doako jokoa, hitzaren esanahirik errealena kontuan hartuta. TrackMania Nations Forever-ek aukera ematen dizu zirkuitu ikusgarrietan abiadura zorabiagarrian gidatzeko, bai bakarrik bai hainbat jokalarirekin batera. Nations Forever-ek Estadio inguruneko “Forever” berri bat eskainiko du, jokalari bakarrak jokatzeko modu berri bat, gero eta zailtasun handiagoko 65 zirkuitu berrirekin. TrackMania Nations Forever-ek jatorrizko bertsioa den Nations-ek baino jokalari gehiago bilduko ditu, hainbat jokalarik parte hartzeko aukera ematen duelako, funtzio berriak dituelako eta jokalarien arteko interaktibitate iraultzailea eskaintzen duelako.
- Arduraduna/antolatzailea: Zelkop –zelkop@euskalencounter.org
Lehiatzeko berariazko arauak
- Lehiaketa honen arau espezifikoak joko-lehiaketen arautegi orokorraren osagarriak dira.
- Zerbitzariak
Antolatzaileek eskainitako zerbitzarietan jokatuko da.
- Jokatzeko postua
Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailuan jokatuko du lehiaketa osoan.
Lehiaketan, TrackMania Nations Forever jokoa erabiliko da.
- Trackak
- Partyan jakinaraziko dira.
- Partiden formatua
- Joko-formatu estandarra
Parte-hartzaileen kopuruaren arabera, lehenengo txanda bat egingo da 3 zirkuituko eta 8 jokalariko pakete batekin. Lasterketa bakoitzean 40 puntu irabazi ahalko dira gehienez. 3 zirkuituak amaitzean, puntu gehien lortu duten 4 jokalariak lehiaketaren hurrengo urratsera igaroko dira. Antolatzaileek eskubidea dute kanporatutako jokalariak hurrengo txandara igarotzeko, baldin eta talderen batean jokatzen ari ez den jendea badago eta talde hori gutxienekora heltzen ez bada.
Jarraian, 3 zirkuituko eta 4 jokalariko pakete bat jokatuko da, txandaka. Lasterketa bakoitzean 40 puntu irabazi ahalko dira gehienez. 3 zirkuituak amaitzean, puntu gehien lortu duten 2 jokalariak lehiaketaren hurrengo urratsera igaroko dira.
- 3 zirkuituko paketea amaitzean, horrela aukeratuko dira 2 onenak.
- Guztira lortutako puntu-kopuru handiena.
- Hirugarren lasterketan lortutako puntu-kopuru handiena, berdinduta dauden lasterkariekin alderatuta.
- Esprintean amaituko den beste lasterketa bat hirugarren zirkuituan. berotze 1 itzuli 1.
- Lehenengo bi parte-hartzaileak lehiaketaren hurrengo urratsera igaroko dira. Lehiaketaren bracket-fasean, lehenengo 2ak winnersen geratuko dira, eta azkeneko 2ak losersetara igaroko dira.
- Finalak
Finala jokatzeko, winnersen bracket-eko 2 parte-hartzaileak eta losersen bracket-eko 2 finalistak hartuko dira, eta hiru zirkuituko finala jokatuko dute; 2 zirkuitu winnerseko jokalariek aukeratuko dituzte, eta hirugarrena loserseko 2 jokalariek aukeratuko dute, adostasunez.
Winnersetik datozen 2 parte-hartzaileei 12 eta 10 puntu emango zaizkie, hurrenez hurren, finalean lortutako postuaren arabera. Berdin jokatuko da losersen bracket-etik datozen jokalariekin: 6 eta 4 puntu jasoko dituzte finalaren aurretik, hurrenez hurren, lortutako postuaren arabera.
Azken sailkapena lortzeko, horrela egingo da: 40 puntunako 3 zirkuituak amaitzean, zirkuitu horietan lortutako puntuei finalera heltzean lortutako puntuak gehituko zaizkie. Berdinketa badago, bracket-en fasean bezala jokatuko da.
-