Lehiatzeko berariazko arauak
Bracket bikoitzen formatuarekin jokatuko da, eta 3tik onenak irabaziko du; hau da, bi irabazten dituena izango da txandaren irabazle. (Parte-hartzaileen kopuruaren arabera, antolatzaileek formatua aldatzeko eskubidea izango dute)
Parte-hartzaileek mapa bana aukeratuko dute; hirugarren partida jokatu behar izanez gero, beste mapa bat aukeratuko da, haiek adostuta, gainerakoen artean. Jokalariak ez badira ados jartzen, hirugarren mapa eliminazioz aukeratuko da, azken partida galdu duen parte-hartzailea hasita. Horretarako, jokatutako bi mapak baliogabeak izango dira.
Finalean, 5etik onenak irabaziko du, eta winneren bracket-etik datorrenak 1eko abantaila izango du.